Kanpainiaren datuak
Ez da gauza ezezaguna arriskuen gorakada. Enpresa eta partikularrei eragin dakizkiekeen galera ekonomiko, produktibo zein bestelakoez gain, kaltetuenak adin txikikoak dira, eurek ez baitute eskarmentu nahikorik hainbat egoerari aurre egiteko.
Jakina da guztion artean gaur egun haurrek zein ohitura barneratzen dituzten: Interneten ematen duten neurriz gaineko ordu kopurua, berehalako mezularitza, txat, MySpace edo FaceBook bezalakoekiko gustua… Ohitura horiexek dira gaizkileei ere ezagunak zaizkienak, Internet euren delituen eszenategi bihurtuz. Egoera hau kezkagarria da guztiontzat, eta are gehiago haurren kasuan, maiz zaletasun bat izatetik, arazo izatera igaro ohi baita Internet.
Zentzu horretan Panda Securityk abian jarri du “Adin txikikoak sarean” ekimena, gazteenen artean Interneten erabilera zentzuduna sustatzeko. Panda Security, zure ziurtasunaz ardura berezia duen erakunde moduan, behar besteko informazio jarri nahi dizu eskura, maiz oharkabean pasatzen zaizkizun arrisku horien berri emateko.