Zerk mehatxatzen ditu adin txikikoak?
Haurrek begiralerik gabe Internet erabiltzen dutenero, izaera anitzeko mehatxuen helburu izan daitezke, arrisku horietariko askok ondorio larriak ekar ditzaketelarik. Babes itzazu egoera honen aurrean! Azter dezagun gazteek zein eratan erabiltzen duten Internet eta horri lotzen zaizkion kalteak.

Berehalako mezularitza
Berehalako mezularitza (MSN Messenger, Yahoo! Messenger, Google Talk, etab.) gazteen arteko komunikazio tresna nagusienetarikoa da.
- Arriskuetako bat nortasunaren ordezkatzearena da. Adin txikikoak harremanetan ipini daitezke euren burua gazte arruntzat aurkezten duten pederastekin. Sareko hainbat erabiltzailek haurren uste ona aprobetxatuz, puntako argazkilari moduan aurkezten dute euren burua, argazki bilduma baten protagonista izango diren agintzapean aurrez aurreko hitzorduak lortuz.
- Birus eta kode maltzurren kutsadura beste arazo bat izan daiteke. Hauetariko asko berehalako mezularitza programen bidez zabaltzeko ahalmena dute ahalik eta erabiltzaile gehien kutsatuz.

Adin txikikoak mehatxuengandik babesteko ezezagunekin harremanak ekidin behar dituztela erakustea komeni da , hala nola haurrei lasaitasuna eta konfiantza transmititzea, zalantza edo susmoen aurrean beldur barik guraso edo bestelako helduengana jo dezaten. Bestalde, birus eta infekzioak urrun mantentzeko komenigarria da bide honetatik hel dakizkigukeen fitxategi eta estekarik ez zabaltzea. Hauek bidali dizkigunari haien jatorriaz galdetu aurretik, bederen.

Posta elektronikoa
Posta elektronikoaren erabilera hain arrunta eta ohikoa izanik hainbat dira sor ditzakeen arriskuak.
-
Spam-a. Maiz iristen dira helbide elektronikoetara sareko joko-etxe edota sendagaien iragarkiak. Egoera horretan haurren eskarmentu gabezia dela eta, bertan datorren informazioa egiazkotzat jo dezakete, euren burua kaltetuz.
- Birus eta bestelako malware bidezko kutsatzea. Gai erakargarriak amu moduan erabiliz, erabiltzaileak esteka bat saka dezan edo fitxategi kutsakor bat saretik jaitsi edo exekutatu dezan saiatzea du oinarri, ondorioz sistema infektatuz.
Arrisku hauek uxatzeko biderik onena, haurrei jatorri ezezaguneko e-mailak zalantzan jarri behar dituztela irakastea da. Barneratu behar dute bertan azaltzen dena sasiegia izan daitekeela eta proposatutako esteka eta fitxategiak errefusatu behar dituztela.

Fitxategien elkartrukerako sareak
Erabiltzaileen artean fitxategiak trukatzeko programak, Kazaa edo eMule kasurako, ordenagailuak kutsatzearen eragileetako bat dira halaber. Filmen edo programen izen erakargarriz mozorroturik ezkutatu ohi dira birus eta kode maltzurrak, erabiltzaileen jakin-nahia piztu eta deskargatuak izatera bultzatuz.
Haurrek jakin behar dute sare hauetariko zein fitxategi deskargatu eta zein ez. Horrez gain fitxategi horiek segurtasunerako euskarrien bidez aztertzea ongi legoke lehen aldiz zabalduak izan baino lehen.

Sare sozial eta blogak
MySpace edo Facebook bezalako sare sozialak argazkiak eta bideoak tartekatzeko, lagun berriak egiteko, txateatzeko eta abarrerako erabiltzen dira eta blog edo bitakorekin batera - maiz sareko eguneroko moduan erabiltzen direnak -, gazteek gehien ikuskatzen dituzten web guneen artean daude sailkatuta.
Bi atari mota hauetan behar baina informazio gehiago plazaratu ohi da. Hori dela eta, gazteek kontuan izan behar dute euren burua adin txikiko moduan ezagutzera emango duen daturik ez argitaratzeko , hala nola, euren bizileku edo ikas lekuaren berri ez emateko. Honenbestez, hobe da benetako izenik ez erakustea Interneten, ezizen edo “nick-a” erabiltzea baizik.
Hezitzaileek zerbitzu berri hauek ezagutu behar dituzte, euren funtzionamendua eta arriskuak, eta gai izan behar dute informazio hori euren ikasleei zuzentzeko.

Interneterako sarbidea duten sakelako telefonoak: Arrisku iturri berria
Sakelako telefonoa egungo haur eta gazteen osagarri nagusienetarikoa da. Ordenagailuetarako aipatu ditugun mehatxu bertsuak topatzen ditugu hauetan ere.
- Ez da gauza berria berehalako mezularitza telefono mugikorretan. Gaztetxoek edonon txatea dezakete honakoen aurrean babesgabe azalduz: nortasun iruzurra, komeni ez zaizkien pertsona eta egoerekin topo egiteak, sistemaren kutsatzea etab.
- Bolo-bolo dabil spama mugikorretan ere. Mezu laburrak direla bide iritsi ohi da publizitatea, maiz pornografiarekin zerikusia izaten duena.
Tresneria honen ganorazko erabilera gomendatu behar zaie, eta azpimarratu jatorri susmagarriko mezuei muzin egitea eta ezezagunekin aurrez aurreko hitzordurik ez burutzea.