Adin Txikikoak Sarean Haur jolasa ote?

Kanpainiaren datuak

Ez da gauza ezezaguna arriskuen gorakada. Enpresa eta partikularrei eragin dakizkiekeen galera ekonomiko, produktibo zein bestelakoez gain, kaltetuenak adin txikikoak dira, eurek ez baitute eskarmentu nahikorik hainbat egoerari aurre egiteko.

Jakina da guztion artean gaur egun haurrek zein ohitura barneratzen ari diren: Interneten ematen duten neurriz gaineko ordu kopurua, berehalako mezularitza, txat, MySpace edo FaceBook bezalakoekiko gustua… Ohitura horiexek dira gaizkileei ere ezagunak zaizkienak, Internet euren delituen eszenategi bihurtuz. Egoera hau kezkagarria da guztiontzat, eta are gehiago haurren kasuan, maiz zaletasun bat izatetik, arazo izatera igaro ohi baita Internet.

Zentzu honetan, Panda Securityk “Adin txikikoak sarean” ekimena jarri du abian, gazteenek sarean erabilerarik egokiena burutu dezaten. Panda Security, ardura hartzen duen erakunde den neurrian, arriskuei aurre egiteko beharrezko informazio eta irtenbideak eskaini nahi dizkizu.