Kanpainiaren datuak
Arriskuak interneten handituz doaz. Geroz eta birus, malware, pertsona ezezagun gehiago dago zutaz probetxu egin nahi dutenak. Egoera hau kezkagarria da guztiontzat eta zurekin du zerikusia gehienbat, Interneteko erabiltzaile zarelako eta sarea denbora-pasa izatetik arazo izatera pasa daitekeelako dakartzan arriskuak direla eta.
Zentzu horretan Panda Securityk abian jarri du “Adin txikikoak sarean” ekimena, gazteenen artean Interneten erabilera zentzuduna sustatzeko. Panda Security, zure ziurtasunaz ardura berezia duen erakunde moduan, behar besteko informazioa jarri nahi dizu eskura, maiz oharkabean pasatzen zaizkizun arrisku horien berri emateko.