Adin Txikikoak Sarean Haur jolasa ote?

Zerk mehatxatzen zaitu?

Zerk mehatxatzen zaitu?

Internet erabiltzen duzun bakoitzean hainbat eraso jasan ditzakezu, maiz emaitza larriekin gainera. Adi egon!! Atal honetan Interneten erabilera nagusiak eta hauek barnean dituzten arriskuak ikusiko dituzu:

LA MENSAJERÍA INSTANTÁNEALA MENSAJERÍA INSTANTÁNEA Berehalako mezularitza

Berehalako mezularitza (MSN Messenger, Yahoo! Messenger, Google Talk...) tresna bikaina da lagun eta senitartekoekin urrutian hizketan aritzeko, baina beti adi egon.

  1. Arriskuetako bat nortasunaren ordezkapena da: zure ezagunen zerrendako kontaktu batek zure ezaguna bailitzan aurkezten du bere burua. Maiz zitalkerietan dabiltzan pertsonen kasua izan daiteke, gazte edo puntako argazkilari moduan aurkezten dute euren burua eta edozein aitzakiapean zeu bezalako haurrekin aurrez aurre topo egitea bilatzen dute. Ez egin jaramonik era horretan ezagutzen duzun inori, lasai asko gezurretan ari baitakizuke zeu ohartu gabe.
  2. Birus edo kode maltzurrak beste arrisku bat dira: birus asko era honetako programen bidez barreiatu eta ahalik eta ordenagailu gehien infektatzeko sortuak dira.
Berehalako mezularitza

Mehatxu horiek ekiditeko ezezagunei muzin egitea duzu hoberena, eta zalantzan bazaude edo susmoa baduzu, badaezpada gurasoei edo bestelako helduei galdetu. Gainera, birusak eta infekzioak ekiditeko, bide horretatik iristen zaizkizun fitxategiak ez dituzu zabalduko ezta estekak sakatuko.

 

EL CORREO ELECTRÓNICOEL CORREO ELECTRÓNICO Posta elektronikoa

Posta elektronikoaren erabilera hain arrunta eta ohikoa izanik hainbat dira sor ditzakeen arriskuak.

  1. Spam-a. Maiz iristen dira helbide elektronikoetara sareko joko-etxe edota sendagaien iragarkiak. Posta hauek ez dute beti egia esaten, ziria sartu eta amua irents dezazun saiatzen dira. Damu gabe ezaba itzazu.
  2. Posta elektronikoa
  3. Birus eta bestelako malware bidezko infekzioa: Esteka bat sakatu eta beste norabait desbideratzen saiatzen direnak dira, amaieran fitxategi bat jaitsi dezazun (zure ordenagailuan infekzioa sortuko duena) gai erakargarri bat erabiliz zure arreta bereganatzeko.

Honen aurrean babesteko hoberena jatorri ezezaguneko e-mailetaz fio ez izatea da. Horietan azaltzen den guztia ez da egia izaten eta ez duzu sekula fitxategirik zabalduko ez eta iturri horietatik heldutako estekarik sakatuko.

 

Fitxategien elkartrukerako sareakFitxategien elkartrukerako sareak Fitxategien elkartrukerako sareak

Fitxategien elkartrukerako sareak

Kazaa eta eMulea bezalako programen bidez ordenagailuak birusekin infektatuak izateko beste bide bat da. Kode maltzur eta birus ugarik euren burua mozorrotzen dute izenburu erakargarripean film, programa etab.ak bailiran, deskarga ditzazun saiatuz.

Arretaz ikuskatu behar dituzu zein fitxategi deskarga ditzakezun eta zeintzuk ez. Gainera hobe da segurtasun erreminta batekin gainbegiratzea lehen aldiz ezer exekutatu aurretik.

 

Sare sozial eta blogakSare sozial eta blogak Sare sozial eta blogak

Fitxategien elkartrukerako sareak

MySpace edo FaceBook dira besteren artean. Argazkiak, bideoak partekatu, jendea ezagutu, txateatu edota sareko eguneroko moduan erabili ohi diren blog eta bitakorak gehien bisitatuak izan ohi diren orrialdeak dira.

Bi atari motetan behar baino informazio gehiago jarri ohi da eskuragarri. Horregatik kontuz aritu behar duzu adin txikikoa zarela agerian utziko duen daturik ez erakutsiz, hala nola non bizi zaren, non ikasten duzun ezkutuan gordez. Hobe da beti ere ezizenak edo “nick”ak erabiltzea.

 

Interneterako sarbidea duten sakelako telefonoak: Arrisku iturri berriaInterneterako sarbidea duten sakelako telefonoak: Arrisku iturri berria Interneterako sarbidea duten sakelako telefonoak: Arrisku iturri berria

Sakelako telefonoa gaur egungo osagarri nagusienetarikoa duzu. Honen arriskuak ordenagailuak izan ditzakeenen antzekoak dira.

  1. Berehalako mezularitza zerbitzuak ohiko dira dagoeneko sakelako telefonoetan. Edonon txateatzeak aurretik aipatu ditugun arazo berak dakartza: nortasuna ordezkatzea, behar ez direnekin topo egiteak, telefonoa infektatzea...
  2. Mugikorrean spama ere bolo-bolo dabil. Maiz era guztietako iragarkiak iristen dira mezu laburren bidez, hobe muzin egitea.

Mugikorren erabilera egokiaren berri izan behar duzu. Behar baino informazio gehiago ematea eta ezezagunekin komunikatzea ekidin. Eta horrez gain, ez erantzun jatorri ezezaguneko mezuei.